miércoles, 26 de marzo de 2014

ILP/LHE Eraikuntzako erakusketa

ILP / LHE
Karpa ibiltaria
Eraikuntzan esplotaziorik EZ!! ILP/LHE sinatu!!
Bihar Martxoak 27, ELAk eraikuntzako erakusketa ibiltariaren aurkezpena egingo du 11:30 Donostiako Boulevard inguruan jarriko duen karpan. Ostiralean, Eibarren egongo da eta hurrengo egunetan Gipuzkoako zenbait herri bisitatuko ditu erakusketa ibiltari honek. Bertan, azken urteetan eraikuntza publikoan gertatutakoa ikusi dezakezue (bideoak, kartelak, argazkiak, prentsa, salaketak, …).
·         Donostia ……. Martxoak 27 (10:00/18:00).
·         Eibar ………… Martxoak 28 (10:00/18:00).
·         Urretxu ………. Apirilak 3 (10:00/18:00).
·         Errenteria …… Apirilak 7 (10:00/18:00).

Erakusketa honen helburua, ELAk Eusko legebiltzarrean aurkeztutako LEGEGINTZAKO HERRI EKIMENA azaltzea eta sinadurak biltzea da.
Eta zer da “ILP-LHE” delako hori.

Herritarrek legegintzan parte hartzeko dugun modu bakarra da. Horren bidez eramaten dira eztabaidatzera legebiltzarrera indar politikoek aintzat hartu ez dituzten gaiak edo LHEaren bultzatzaileen ardurakoak direnak.

Aparteko aukera da, beraz, legebiltzarrarentzat eta bertan dauden alderdientzat, hitzaldiez haraindi joateko eta langileak ditugun lan arazoak, beren ardura, kezka eta eman beharreko pausoak benetan erakusteko.

 
Eta nolako Klausulak sozialak eskatzen ditugu?

  • Enplegua mantentzeko.
  • Lan-hitzarmenak bete daitezen behartzeko.
  • Enpresen ez betetzeak zigortzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario